ERESBILen
helburu nagusia musika ondarea eta, bereziki,
euskal musikagileen ekoizpena, bildu, gorde, babestu
eta zabaltzea da
Antolakuntza
ERESBIL Patronatu
batek zuzentzen du.
Bertako partaide dira:
• Eusko Jaurlaritza
• Gipuzkoako Foru Aldundia
• Errenteriako Udala
• Errenteriako Andra Mari Abesbatza
1997an
hasi zen artxiboaren erakundetzea, orduan sortu
baitzen Artxiboaren Probintzi Patronatua. Udala
eta Gipuzkoa herrialdearen ordezkariez osatua
zegoen, baita Andra Mari Abesbatza sortzaileko
eta Kaputxinoen Anaidiko ordezkariez ere.
1986an
Eusko Jaurlaritzak dekretu-lege baten bitartez
egungo ERESBILen Patronatua sortu zuen.