Katalogoa
 
 Euskal musika-partiturak  
 Euskal musikaren bibliog.  
 Katalogo orokorra  
Direktorioa
 Euskadi-Nafarroako direkt.  
 Beste zenbait esteka  
Harremanak
[Castellano] [English] [Français]
MUSIKASTE: Errenteriako musika astea - Semana musical de Errenteria
Home
Eresbilez
 Eresbilez 
 Zerbitzuak 
 Zer berri 


Gure egitasmoak
  GARAT Proiektua
Garat proiektuaren helburu nagusia Soka Laukote bat sortzea da (bi biolin, biola, biolontxeloa).
Proiektuak XIX. mendeko Ipar Euskal Herriko abeslari famatuarengandik hartu du izena.

Proiektuaren iraupena: 2003ko irailetik 2005eko ekainera.
Proiektuan parte hartzen dutenak:
  • Musikene.
  • Baionako kontserbatorioa.
  • Eresbil – Musikaren Euskal Artxiboa.
  • Institut Culturel Basque.
GARAT proiektuaren helburuak

  • Euskal Herrian euskal musikagileek soka-laukoteentzat idatzitako errepertorioa ezagutzea.
  • Partiturak musikaren aldetik ikertzea.
  • Errepertorio hori ezagutaraztea.
  • Errepertorioa aberastea, laukote berriak sortzeko.
GARAT proiektua egituratzeko gauzatuko diren ekimenak
1
Eskola magistralak. Bi ikasturte akademikoetan sei klase magistral antolatuko dira. Klase horietako bakoitzean, hainbat laukote etorriko dira gure zentroetara klaseak ematera (hiru Musikenen, hiru Baionan).
2
“Soka Laukoteen” nazioarteko lehiaketa. Nazioarteko lehiaketa bat egingo da, hiru faseetan, 2005eko martxotik apirilera bitartean. Irabazleek diru-saria jaso eta CD bat grabatuko dute.
3 Kontzertuak. Bi ikasturteetan zehar 12 kontzertu egingo dira
4
Nazioarteko deialdia egingo da, lehiaketa baten bidez, musikagile ospetsu batek urtebete Euskal Herrian egin dezan. Musikagile horrek sei hilabete egingo ditu Donostian eta sei hilabete Baionan. Bere eginkizun nagusia soka-laukote batentzako obra bat sortzea izango da, Euskal Herrian izan duen egonaldia oinarri harturik.
5 Proiektu horren bidez orain arte argitaratu ez diren kuartetoak argitaratuko dira.
6 Musika-azterketa egitea eta argitaratzea.
  Ondoko Proiektua azterketa-fasean dago
 
  Euskal herriko musika-liburutegien sarea
Sarea osatzen duten liburutegiak

Unibertsitate Maila
  • Eresbil Euskal Ereslarien Bilduma (Errenteria).
  • Donostiako Goi Mailako Kontserbatorioko Liburutegia (Logse).

Maila ertaina-profesionala
  • Donostiako Maila Ertaineko Kontserbatorioko Liburutegia.
  • Gasteizko Maila Ertaineko Kontserbatorioko Liburutegia.
  • Bilboko Maila Ertaineko Kontserbatorioko Liburutegia.

Maila oinarrizkoa / ertaina
  • Donostiako Musika eta Dantza Eskolako Liburutegia.
  • Getxoko Musika Eskolako Liburutegia.

Sarearen onuradunak
Euskal Herriko Musika Eskolak.

Sarearen filosofia
Sare honetan liburutegiei buruzko irizpide moderno bat erabiltzen dugu, eta horren arabera sarea ez da baliabide isolatu bat, bere kabuz jarduteko gauza dena, baizik eta gai honekin zerikusia duten inguruko liburutegiekin zuzeneko harremana duen tresna egoki bat, horren barruan dauden guztientzat mesedegarria gertatzen dena.
Dokumentuen kontrol teknikoari begira, liburutegietako programa informatiko profesionalak honela egituraturik daude:
1 Dokumentuen deskribapen normalizatua.
2 Sarrera-gune normalizatuen prestakuntza.
3 Aleen (unitate fisikoen) kontrol-datuak.
  ERESBILek ondoko ekimenetan ere esku hartzen du
EUSKADIKO LIBURUTEGIEN SISTEMA NAZIONALEKO KATALOGO KOLEKTIBOA
http://www1.euskadi.net/libro_bibliotecas/
AGIRITEGI-FONDOEN INBENTARIOA –BADATOR DATU-BASEA IRARGI. EUSKADIKO DOKUMENTU-ONDAREAREN ZENTROA
http://www.kulturaondarea.org/irargi/
ESPAINIAKO IKUS-ENTZUNEZKO DOKUMENTUEN BIBLIOGRAFIA KOOPERATIBOA, Liburutegi Nazionalak Liburutegien arteko Lankidetzarako Lan-taldeen laguntzaz prestatua, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren eta Autonomia Erkidegoen artean garatua.
 

Home