Katalogoa
 
 Euskal musika-partiturak  
 Euskal musikaren bibliog.  
 Katalogo orokorra  
Direktorioa
 Euskadi-Nafarroako direkt.  
 Beste zenbait esteka  
Harremanak
[Castellano] [English] [Français]
MUSIKASTE: Errenteriako musika astea - Semana musical de Errenteria
Home
Eresbilez
 Eresbilez 
 Zerbitzuak 
 Zer berri 


Eresbilen sailak
Euskal musikagileak
        Hasieran euskal musikagileen partiturak biltzea bai liburutegi eta artxiboetan egindako bilaketaz, bai erosketaz eta bai sortzaileen beraien laguntzaz egin zen. 2000 urtetik aurrera Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Lege Gordailuaren partituren kopia bat jasotzen da.
Artxibo funtsak
        1978an hasi ziren iristen dokumentu-funtsak, norbanakoen artxibo eta liburutegiak eta erakundeen funtsak, bai dohaintzan, bai gordailutzan.
        2002ko abenduaren 31n ERESBILek 108 funts zituen.
Soinu artxiboa
        Euskal musikagileen lanen soinu-erregistroak jasotzen ditu. Gaur egun, Euskal Herrian argitaratzen den musika-ekoizpen guztia eta baita euskal musikariek egindako guztia ere biltzen da.
2000 urtetik aurrera Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Lege Gordailuaren diskoen kopia bat jasotzen da
Euskal musikagileak   Gaur egungo musikagileak   Maurice Ravel eta bilbaoko orkestra
Musika liburutegia
        Musika ikerketaren garapenerako iturri inprimatu nagusienak jasotzen dituen saila da, erreferentzi obra asko dituena. Monumentoak eta Europako partitura-bildumak ere baditu musikariei laguntzeko errepertorioa bilatzen eta ikasketan.
Pergamino-paper
Hiru atal handietan eratua dago:
  • Musika-literatura
  • Aldizkariak
  • Partiturak
Dokumentazioa
        Sail honetan musikagileen, zein interprete edo musika-gaiei buruzko material mota guztiak jasotzen dira, hala nola, artikuluak, prentsa-ebakinak, gutunak, informeak eta abar.
Horiei guztiei kartel, esku-programa eta ikonografia bildumak batzen zaizkie.

Home