Ikerlariek
dokumentuak (testudunak nahiz soinudunak) erreproduzitzeko
aukera izango dute, baina betiere Jabetza Intelektualaren
Legeak eta dokumentuak babesteko printzipioak
adierazitako muga batzuk kontuan harturik. Jabetza
publikokoak ez diren obrak, jabetza intelektualaren
eskubideak dituztenak alegia, erreproduzitu ahal
izango dira, baldin eta irabazteko asmorik gabe
eta ikerketa-xedeekin bakarrik erreproduzitzen
badira (1/1996 LEDko 37.1 art.). Artxibo honek
ez du bere gain inolako erantzukizunik hartuko,
egindako erreprodukzioak legeak babesturiko egile-eskubideen
kontra erabiltzen badira.
Eskabideak bideratu ahal izateko eskaera-orria
bete eta dagokion ordainketa egin behar da.
ERESBILen dagoen edozein dokumentu (testua, argazkia
nahiz soinua duena) erreproduzitu eta beste nonbait
argitaratu nahi izanez gero, horren jatorria argi
aipatu beharko da, eta nolanahi ere, erreprodukzioa
artxibo honetan egin dela adierazi beharko da.
|