ERESBILen
egoitza garai batean osagai elektrikoak egiten
zituen Niessen lantegiak hartzen zuen orubean
kokatuta dago. Errenteriak bizi izan zuen industri
krisialdiaren eta susperraldiaren lekuko dugu
eraikina; 2000. urtean lokal batzuk eraberritzen
hasi ziren ERESBILen egoitza bertan jartzeko.
ERESBIL Lanean hasi zenean, 1974. urtean, Errenteriako
Kaputxinoen Elkarteak utzitako lokal batzuetan
zuen egoitza.
Eresbilen egoitza Errenteriako Hiribilduaren Kultur
Zentroko eraikuntza berrien eta Errenteria Musikal
Musika Eskolaren ondoan dago.
Eraikinak lau solairu ditu eta 475 m2-ko azalera;
guztira 1.300 metro koadroko azalera erabilgarria
du. |