Jose Maria Usandizaga

(1887-1915)

Donostiako Gran Casinoa, 1907

KONTZERTU PROGRAMA

(Jose Mª Usandizaga eta lagunak Pariseko Schola Cantorumen), 1904

ARGAZKIAK

(Jose Mª Usandizaga Las Golondrinasen grabaketa zuzentzen), 1914

ARGAZKIAK

(La Llama operaren argitalpenaren azala), Caracas, 1947

IMPRIMATUTAKO PARTITURAK

FUNTSA A50 –  JOSE MARIA USANDIZAGA


 

Jose Mª Usandizaga (Donostia, 1887 – Donostia, 1915) pianista eta konpositore gisa izandako ibilbidea Donostian jorratu zuen nagusiki. German Cendoya eta Beltran Pagola izan zituen irakasle. 1901ean Pariseko Schola Cantorumen sartu zen. Artikulazio batean izandako lesio batek piano jotzea eragotzi eta orduz geroztik konposizioari ekin zion bete betean. Vincent D’Indi konposizioko irakaslearekin ikasi zuen. Parisetik itzultzean Mendi Mendiyan opera konposatu zuen, 1910ean Bilbon estreinatu zena. 1914an Las Golondrinas drama lirikoa estreinatu zen Madrilen. Bere hirugarren musika-lan lirikoa, La llama, hil ostean estreinatua izan zen. Funtsean, Jose Mª Usandizagaren musika konposizioak eta bere bizitza eta obrari buruzko dokumentazioa biltzen dira nagusiki. Azpimarragarriak dira autorearen aitak prentsa zatiekin osatutako lau albumak.

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

  • Erreferentzi-kodea: ES RE A50
  • Izenburua: Jose Maria Usandizaga
  • Datak: 1901 – 1989
  • Tamaina eta euskarria: 5,40 m (36 kutxa)

TESTUINGURUA

  • Sortzailearen izena: Usandizaga, Jose Maria (1887-1915)
  • Korporazioaren historia / Datu biografikoak: 1887an jaio zen Donostian. Bere ama piano-jole bikaina zen eta berarekin hasi zituen musika-ikasketak. Gero German Cendoya eta Beltran Pagolarekin sakondu zituen. Francis Plante piano-jole frantziarrak ezarritako ikasketa planari jarraitu ondoren, Pariseko Schola Cantorumen sartu zen 1901ean. Artikulazio batean izandako lesio batek piano jotzea eragotzi eta orduz geroztik konposizioari ekin zion bete betean. Vincent D’Indi konposizioko irakaslearekin ikasi zuen. Jesus Guridiren lagun handia izan zen Parisen. 19 urte zituela, Donostiara itzuli zen eta musika lirikoaren aldeko giro aparta aurkitu zuen bertan. 1910ean Bilbon estreinatu zen Mendi Mendiyan opera idatzi zuen orduan. 1914an Las Golondrinas drama lirikoa estreinatu zen Madrilen. Bere hirugarren musika-lan lirikoa, La llama, ia erabat amaituta geratu zen. 1915ean hil zen 28 urte zituela.
  • Historia artxibistikoa: Funtsa hasiera batean Jose Mª Usandizagak sortu zuen. Gero bere aitak eta Ana Mª bere arrebak jarraitu zuten, azken hau bere anaiaren musika obraren kudeaketaren arduraduna izan zelarik 1993an zendu zen arte.
    Funtsa, sendiaren Donostiako Peñaflorida 10-2 helbidean mantendu zen, Ana Mª Usandizagaren ardurapean, 1993an zendu zen arte.
  • Sarrerari buruzko datuak: Funtsa Jose Antonio Usandizagak, autorearen ilobak, dohaintzan Eresbilen utzi zuen 1994ko uztailaren 9an.

EDUKIA ETA EGITURA

  • Garrantzia eta edukia: Funtsean Jose Mª Usandizagaren musika konposizioak eta bere bizitza eta obrari buruzko dokumentazioa biltzen dira nagusiki. Azpimarragarriak dira autorearen aitak prentsa zatiekin osatutako lau albumak
  • Antolamentua: Funtsa orden zehatzik gabe heldu zen Eresbilera, eta honako eskemaren baitan ordenatu zen:
    I. Musika (Musika eszenikoa, Musika sinfonikoa, musika sinfoniko-bokala, Bandarako Musika, Ganbera musika, Piano musika, Organo musika, Kantu eta pianorako musika, Koru musika; “Costa Brava” zirriborroak; Izenbururik gabeko obrak eta zatiak; Zirriborroak eta fotokopiak; Harmonia ariketak eta kontrapuntua; ramón Usandizagaren moldaketak; Estanpazio frogak, abesti herrikoien kopiak).
    II. Dokumentazioa. II.1 Idatzizko dokumentazioa (Bildumen liburua; Prentsa zatiak; Aldizkariak, Foiletoak eta inprimakiak; Programak Argudioak; Administrazio eta lege dokumentazioa; Beste ihardueren dokumentazioa). II.2 Dokumentazio ikonografikoa. II.3 Dokumentazioa nekrologikoa. II.4 Objektu pertsonalak. II.5 Omenaldiak. Villa Mendi-Mendyan (Oiartzun) gehigarria.
  • Eskuratzekoak: 1994an Oiatzungo “Mendi-Mendiyan” villatik zetorren “Las Golondrinas” operaren materiala funtsera gehitu zen. 2006ko Martxoan Usandizaga sendiaren Wagner-en partitura bat Eresbilen utzi zuen Iosu Okiñenak. Ez da sarrera berririk aurreikusten.

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

  • Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
  • Kopiak egiteko baldintzak: Jose Mª Usandizagaren partiturak jabari publikokoak dira.
  • Dokumentuen hizkunta (k) / Idazkera (k): Espainiarra eta euskara
  • Deskribapenerako baliabideak: Inbentario informatikoa

ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA

  • Kopiei buruzko informazioa: Eskuz idatzitako partiturak digitalizatu dira; kontsulta gunea: www.eresbil.com/web/usandizaga/

GAKO-HITZAK

  • Pertsonak: Jose Maria Usandizaga (1887-1915)
  • Lekuak: Donostia – San Sebastián
  • Gaiak: Eskola-ariketak / Musika lirikoa / Organo musika / Orkestrako musika / Piano musika / Prentsa-ebakinak