SARA SOTO

(1941-1999)

Maitasun honek, abestia

PARTITURAS

Karraxiz, koru-eresia

PARTITURAS

FUNTSA A159 – Sara Soto


 

Gaztetatik Irunen (Gipuzkoa) bizi izan zen Sara Soto musikagilea, musika konposizioari dagokionean autodidakta izan zen. Bere abestiak Lourdes Iriondo, María Ostiz edo Txomin Artola kantautoreek abestu izan zituzten.
Funtsean Sara Sotok konposatutako lanen bilduma jasotzen da: euskal kantagintza berriko bost abesti, koru musikako 7 obra, pianorako obra bat eta organorako beste obra bat.
Azpimarragarriak dira Néstor Basterretxearen testu eta margoetan oinarrituta berak sortu izan zituen bi konposizioak: korurako Karraxiz lana eta organorako Cripta obra.

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

. Erreferentzi-kodea: ES RE A159

. Izenburua: Sara Soto

. Datak: ca. 1970 – 1999

. Tamaina eta euskarria: 14 partitura

TESTUINGURUA

. Sortzailearen izena: Soto, Sara (1941-1999)

. Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Gorlizen (Bizkaia) jaio zen 1941ean. Haurra zenetik Irunen bizi izan zen. Oso txikitatik hasi zituen bere musika ikasketak. Konposizioaren alorrean autodidakta izan zen. Lourdes Iriondo, Maria Ostiz edo Txomin Artola kantautoreek ezagutzera eman dituzten melodia batzuen egilea da. Horretaz gain, hainbat obra koral eta instrumental ere idatzi ditu.
Aipagarriak dira Nestor Basterretxearen testu eta margolanen inguruan eratutako musika lanak, Karraxiz obra korala eta Cripta organorako obra.
Irunen hil zen 1999an.

. Historia artxibistikoa: Emma Sotok, musikagilearen ahizpak eta funtsaren gordetzaileak, 2010eko abenduan funtsa Eresbilen uztea erabaki zuen.

. Sarrerari buruzko datuak: Funtsa 2010eko abenduaren 9an dohaintza moduan sartu zen.

EDUKIA ETA EGITURA

. Garrantzia eta edukia: Funtsean Sara Sotok konposatutako lanen bilduma jasotzen da: euskal kantagintza berriko bost abesti, koru musikako 7 obra, pianorako obra bat eta organorako beste obra bat.

. Antolamentua:
Eskuidatziak generoaren arabera sailkatzea erabaki zen:
Ahots musika (5 abesti)
Koru musika (7 abesti)
Pianorako musika ( obra 1)
Organorako musika (obra1)

. Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

. Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea

. Dokumentuen hizkunta (k) / Idazkera (k): Euskara nagusiki

. Deskribapenerako baliabideak: 2011n Pello Leiñenak egin zuen katalogoa Eresbilen datu basean. http://www.eresbil.com helbidean kontsultatu daiteke.

ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA

. Kopiei buruzko informazioa: Musikagileari buruz egindako web orrian digitalizatutako partiturak kontsultatu daitezke: http://www.eresbil.com/web/sarasotogabiola

HITZ GAKOAK

. Lekuak: Irun / Gorliz

. Gaiak: Música coral / Música popular