Munoa Jauregia

Fatxada Nagusia

Victoria pianolaren biribilkia

Columbia etxearen disko (Londres)

FUNTSA A176 – ECHEVARRIETA-LARRINAGA SOINU-BILDUMA


 

Barakaldoko (Bizkaia) Burceña auzoan dagoen Munoa lursailean eraikitako jauregitxoa Munoa Jauregia izenez ezagutzen da. Azken jabeak Horacio Echevarrietaren (Bilbo, 1870 – Barakaldo, 1963) familia izan ziren. Horacio Echevarrieta ontzigintzan eta sektore elektrikoan enpresaria, politikari errepublikar-sozialista eta El Liberal egunkariaren sortzailea izan zen. Jauregiaren jabetza bere arreba, Amalia Echevarrieta, Rafael Echevarriaren alargunarengandik jaso zuen herentzian. Rafael Echevarriak bere aitonagandik, Juan Echevarría de Llana, Bilboko alkate izan zena, jaso zuen lursaila herentzian.
Oraindik inbentariatzeko dagoen soinu bilduma honek Echevarrieta-Larrínaga familiak jasotako pianolako biribilak, 33 b/m. diskoak, disko konpaktuak eta kaseteak ditu

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

  • Erreferentzi-kodea: ES RE A176
  • Izenburua: Echevarrieta – Larrinaga
  • Datak: c.1920-c.1980
  • Tamaina eta euskarria: 29 kutxa, c. 1.200 soinu dokumentu

TESTUINGURUA

  • Sortzailearen izena: Familia Echevarrieta
  • Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Horacio Echevarrieta (Bilbo, 1870-Barakaldo, 1963) ontzigintzan eta sektore elektrikoan enpresaria, politikari errepublikar-sozialista eta El Liberal egunkariaren sortzailea izan zen. 1900 urtean María Madaleno Zárragarekin ezkondu zen eta zazpi seme-alaba izan zituzten. 1882 urtean sortu zuten “Echevarrieta y Larrinaga” sozietate ekonomikoa Isidoro Larrinagarekin partekatu zuen 1917 arte. Bere bizitzako azken urteak Buerceñako auzoan, Barakaldon (Bizkaia), dagoen Munoa Jauregian para zituen. Jauregiaren jabetza bere arreba, Amalia Echevarrieta, Rafael Echevarriaren alargunarengandik jaso zuen herentzian. Rafael Echevarriak bere aitonagandik, Juan Echevarría de Llana, Bilboko alkatea izan zena, jaso zuen lursaila herentzian. 2014an Barakaldoko Udala egin zen Munoa Jauregiaren jabe.
  • Historia artxibistikoa: Barakaldoko Burceña auzoko Munoa Jauregian gordetako familia bilduma
  • Sarrerari buruzko datuak: 2014ko azaroan jasotzen da Eresbilen lagapen moduan, Bizkaiko Foru Aldundiak utzita.

EDUKIA ETA EGITURA

  • Garrantzia eta edukia: Soinu erregistroen familia bilduma. Euskarri ezberdinak aurkitzen ditugu funtsean: pianolako biribilkiak, 33 b/m diskoak, kaseteak, disko konpaktuak.
  • Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

  • Irispidea izateko baldintzak: Funtsaren inbentarioa egin arte ezin da kontsultatu
  • Deskribapenerako baliabideak: Inbentarioa egiteke duen funtsa

 GAKO-HITZAK

  • Lekuak: Barakaldo
  • Gaiak: Soinu agrabazioak / Musika lirikoa / Musika klasikoa